Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Emmylou Harris (2022)

Emmylou Harris esaten badugu, zalantzarik gabe countryaren ahots garrantzitsuenetako bat aipatzen ari gara. 60ko hamarkadan hasi zen, Joan Baez, Hank Williams, Fred Neil handiarekin edo baita Bob Dylan handiarekin ere lotuta; harrezkero, ausartuko ginateke esaten generoak ez duela izan bere mailako beste emakumezko ahotsik, agian, Lucinda Williams iritsi den arte –eta azken hori ere izan dugu Azkena Rock Festival jaialdian–. 2022an Mendizabalan emango duen kontzertua generoa maite duen edonork galdu ezin duen hitzordua da, eta badakigu gure publikoa hor egongo dela.