Paseo ARF

Drive-By Truckers (2005/2020/2022)
Artistak baino gehiago, banda bat baino gehiago, Drive-by Truckers familia dira guretzat. 2005ean etorri ziren lehen aldiz, eta 2020an gure Sofa Edition berezian ere parte hartu zuten, jaialdiaren 20 urteetako unerik gogorrenean; gure publikoarentzat bereziki grabatutako zuzeneko batekin lagundu nahi izan ziguten, eta streaming bidez ikusi eta entzuteko aukera izan genuen. Aurten berriz ikusteko irrikaz gaude, eta haien zuzenekoarekin gozatzeko eta hunkitzeko.