Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Dinosaur Jr. (2008)

Indie rock estiloa maite dutenentzako kultuzko taldea da Dinosaur Jr.; izan ere, indie amerikarraren garapenean protagonistetako bat izan zen 90eko hamarkadan Pixies eta Sonic Youth taldeekin batera, eta azken bi talde horiek ezagunagoak diren arren, bazuten bereizgarri komun bat: gitarra distortsionatuak. 1997an taldea banandu zenean amaitu zen hiru urte eskaseko ibilbidea, baina taldeak bigarren bizitza bat ere izan zuen, 2005ean berriz elkartu zirelako eta, horri esker, Azkena Rock Festival jaialdiko agertoki gainera igo ahal izan ziren.