Paseo ARF

Burning (2009)
Madrilgo txuleriaren adierazle ezin hobea da Burning. Oso musikazaleak ez direnek ere mugitu izan dituzte inoiz oinak Mueve tus caderas abestiaren erritmora, baina Jonnhy Cifuentesen eta Pepe Risiren taldea lelo super-ezagun bat baino askoz gehiago da, eta hamarkadetako ibilbidea egin ostean, Burning auzoko talde zital hori da oraindik ere, eta, batez ere, benetakotasunaren berme-zigilua. 2009an etorri ziren Azkena Rock Festival jaialdira, eta guretzat ohore bat izan zen, gure Rockaren Pasealekuan izar hau eskaintzea bezainbeste.