Paseo ARF

Blue Cheer (2008)
60ko hamarkadaren erdialdean Kalifornian sortutako Blue Cheer taldearen hard rock eta stoner rock soinuak zirela eta, “planetako talderik zaratatsuena” zela esan zieten; askok (Eric Claptonek, besteak beste) heavy metal estiloaren sortzailetzat hartzen dituzte, eta Summer Time Blues abestiaren bertsioa, berriz, generoko lehen abestitzat. 2008an izan ziren Azkena Rock Festival jaialdian, eta Rockaren Pasealekuko izar hau kontzertu horren oroigarri izatea nahi dugu.