Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Big Star (2006)

1971n Menphisen jaio eta 1993an The Posies-eko Ken Stringfellow eta Jon Auer sartu zirenean birsortu ostean, Alex Chilton zenaren taldeak inoiz entzun diren konposizio ederrenetako batzuk ekarri dizkio rockaren historiari. Izan ere, Rolling Stone aldizkariaren edizio amerikarrak taldearen lehen albuma, #1, garai guztietako pop disko onenetako bat zela esan zuen. Taldearen abestirik ezagunena, Thirteen ederra, “nerabezaroaren ospakizun ederrenetakotzat” jo zuen aldizkariak, eta soinu-banda ugaritan agertu izan da: Gilmore Girls, How I meet your mother, edo That Seventy ‘s Shows telesail mitikoan, amaierako kredituetan.