Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Berri Txarrak (2006/2018)

Euskal rockak ez du izan Berri Txarrak baino izar handiagorik eta nazioartekoagorik. 25 urteko ibilbidean Gorka Urbizuk eta beretarrek euskara munduko agertoki garrantzitsuenetara eraman dute, Frantziatik Australiara, AEBetatik edo Japoniatik igarota. Eta, noski, Azkena Rock Festival jaialdiko agertokira ere bai, bi aldiz izan baitugu aukera taldearen izugarrizko potentziaren lekuko izateko, 2006an eta 2018an. Taldea desegingo zela iragarri eta urtebetera, rockaren historiari egindako ekarpena bezain distiratsua den izar honekin omenaldia egin nahi izan genien.