Azkena Rock Festival 2021

15, 16 & 17.06.2023 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Paseo ARF

Band Of Horses (2011)

Azkena Rock Festival jaialdiaren 20 urteko historian hainbat aldiz eraiki dira zubiak Seattle eta Gasteiz artean, eta horietako baten bitartez iritsi zen geurera Band Of Horses taldea. Ben Bridwelen taldeak country kutsuko indie rock-a egiten du, bere errepertorio bikaina nahastezin eginez. Mendizabalako agertokian egindako Laredo abestiaren interpretazio zoragarriagatik soilik merezi lukete izar hau gure Rockaren Pasealekuan, 20 urteko historia honetako unerik magikoenetako bat izan zen eta.