Paseo ARF

Alice Cooper (2009)
Alice Cooper rockaren historiako izarrik bitxienetako bat da. Bere emanaldietan show-az gain, shock-a ere izaten dela esan dezakegu, bere nortasun histrioniko eta ilunaren adierazpen ikusgarria baitira, eta oina agertokian jartzen duen segundo beretik harrapatzen du ikuslea. Bestela, galde diezaietela Mendizabalan 2009an ikusi zutenei. Hain dago bere pertsonaian sartuta, ezen bere benetako izena, Vince Fournier, legez aldatu eta Alice Cooper baita orain bere izena. Rock ‘n’ Roll Hall of Fame mitikoa ere bere oinetara jartzea lortu du, eta orain geure oinak jar ditzakegu bere izarraren gainean Azkenako Rockaren Pasealekuan.