Azkena Rock Festival jaialdiaren atariko gisa, hemen dakarkizugu Araba ARF Tour-eko programazio berria.
Arabako Foru Aldundiaren eskutik doako lau kontzertu izango dira Arabako bi herritan.
Ekainaren 4an, larunbata, Laguardian, Plaza Berrian, Sotomonte izango dugu, Jokin Salaverria getxoztarraren bakarkako proiektu bikaina, non folka, rocka eta psikodelia uztartzen diren, eta Entropia, Arabako hiriburuan sortutako space rock eta soinu psikodelikoen banda.
Hurrengo larunbatean, ekainak 11, geldialdia Rivabellosako Los Fueros plazan izango da, 2019an ARFn aritu ziren Outgravity gasteiztarrekin eta John Dealer & The Coconuts punk rock euskaldunarekin.