Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Emaitzak: “”

100 emaitz topatu dira hitz honekin “”

Trashvilleko kartela iragartzen dugu: The Mummies, Les Greene eta Los Sírex, besteak beste

Rock basatiena jaialdiaren barruko kontzertu-areto batean Anplifikadorearen bolumena 11ra igotzeko garaia da. Ekainaren 20an, 21ean eta 22an Gasteizko Mendizabalan izango da Azkena Rock Festival jaialdia, jaialdi rock & rolleroena, eta azkenazale guztiak irrikaz egongo dira Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane ‘s Addiction eta Glen Hansard, besteak beste, ikusteko eta […]

Ak. Pintxadiscos

AK DJ bilbotarra zurrunbilo rockanboleskoa da; lehen lerroan ikusiko duzu beti, tokiko eta Estatuko eszena defendatzen musika-generoa edozein delarik ere: rock and roll, punk, garage, rockabilly, psychobilly… 5 urte baino gehiago dira DJ saioak egiten hasi zela, eta ez du inor epel uzten binilo-maleta eskutan duela agertzen den toki orotan.

Ukelele Joe y Sus Hula Shakers

Ukelele Joe & His Hula Shakers Oviedoko taldea da, eta lau kideak ohikoak dira bertako underground eszenan, Bobkat’65, Insano edo The Hormones taldeetan aritu izan dira-eta. Punk rock, garaje eta surf musikak erritmo bizi-biziekin nahasten dituzte, rock and rollaren jarraitzaile guztien gozamenerako.

Jo Carley and The Old Dry Skulls

2024an Mendizabalatik igaroko den beste taldeetako bat da Jo Carley and The Old Dry Skulls. Zuzeneko ikuskizun paregabea eskaintzen duelako egin zen ezagun hirukotea, ikus-entzuleak sorginen eta magia beltzaren garaira eramanez taldearen blues, skiffle, calipso eta rockabilly doinuak eta vodevil ukitu ikaragarria uztartuta.

Les Greene

Les Greene da, zalantzarik gabe, gaur egun entzun dezakegun ahotsik harrigarrienetako bat. 60ko hamarkadako soinuak dakarzkigu gogora, soul, funk eta R&B estiloak nahastuta; ezin duzu galdu Elvis (2022) filmean Little Richarden ahotsa egiteagatik Grammy sarietarako hautagai izendatu zuten artista Mendibazalan ikusteko eta entzuteko aukera.

Ghalia Volt

Ghalia Volt talentu handiko artista da; blues eta rock estiloekiko grina bere-berezkoa duela sumatzen zaio bere ahots bereizgarriarekin abesten duenean, baita gitarra jotzeko trebetasunean ere. Ghaliak “Let The Demons Out” eta “Mississippi Blend” disko bikainen errepasoa egingo digu 2024ko Azkena Rock Festival jaialdian.

Tiburona

Tiburona marrazoak ez du parerik bere espeziean. “Manzanareseko sirenak” direla diote beren buruaz, eta ARF24 jaialdian ziur liluratuta geratuko garela haien kantuekin eta etengabe dantza eginaraziko digutela. Riff kutsakorrak, espiritu bizi-bizia, itzulingururik gabeko diskurtsoa eta hirurogeiko hamarkadako ukitua nahasten dituzte latinoamerikar punkaren irmotasunarekin –bere neurrian, betiere– eta garaje doinuen presarekin; horregatik guztiagatik da Tiburona madrildar […]

The Mummies

“Rock ekonomikoa” esaten zaio The Mummies taldearen behe-fidelitateko soinu gordinari, eta beren jarrera errebeldea eta beren arropa bereziak gehituz gero, 90eko hamarkadako garaje punk musikan eragin handiko taldea izatera iritsi ziren. Ikuskizun kaotikoa ekarriko digute Mendizabalara, Trashville hankaz gora jartzeko asmoz.

La Guerrero

Bilbotarra sortzez eta madrildarra bizilekuz, La Guerrero sorterrian hasi zen musikaren munduan lehen urratsak egiten, jai, garito eta ikuskizunak girotzen baitzituen Espainiako hiriburura jauzi egin aurretik. “Rock’n’ Sexy Groove” estiloa ekarriko digu ARF24ra, beste behin ere arrastoa uzteko asmoz.

Eloy R.B.

Lehengo mendeko egun batean jaio zen Eloy RB. Mahai baten azpian ezkutatuta zegoela ezagutu zuen rock and rolla, arreba nagusiaren festan, Pepsi-Cola gehiegi edateagatik loak ezin hartu zegoela. Orain, bere bigarren bizitzan, oreka ia perfektua lortu du. Rock and rolla egiten du loak har ez dezan; horrela, bada, Trashvilleko saioan Mendizabalako publikoa inoiz baino biziago […]