Azkena Rock Festival 2021

20, 21 & 22.06.2024 Vitoria~Gasteiz

BURNING SINCE 2002

Emaitzak: “”

101 emaitz topatu dira hitz honekin “”

Albisteak

Albisteak News 2024 Trashvilleko kartela iragartzen dugu: The Mummies, Les Greene eta Los Sírex, besteak beste Rock basatiena jaialdiaren barruko kontzertu-areto batean Anplifikadorearen bolumena 11ra igotzeko garaia da.… News 2024 Egunez eguneko programazioaren berri eman ostean, Band Of Horses taldea da Azkena Rock Festival jaialdiko artista berri garrantzitsuenetako bat Talde iparramerikarrak Mendizabalan egingo du Europa [...]

Trashvilleko kartela iragartzen dugu: The Mummies, Les Greene eta Los Sírex, besteak beste

Rock basatiena jaialdiaren barruko kontzertu-areto batean Anplifikadorearen bolumena 11ra igotzeko garaia da. Ekainaren 20an, 21ean eta 22an Gasteizko Mendizabalan izango da Azkena Rock Festival jaialdia, jaialdi rock & rolleroena, eta azkenazale guztiak irrikaz egongo dira Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane ‘s Addiction eta Glen Hansard, besteak beste, ikusteko eta […]

Ak. Pintxadiscos

AK DJ bilbotarra zurrunbilo rockanboleskoa da; lehen lerroan ikusiko duzu beti, tokiko eta Estatuko eszena defendatzen musika-generoa edozein delarik ere: rock and roll, punk, garage, rockabilly, psychobilly… 5 urte baino gehiago dira DJ saioak egiten hasi zela, eta ez du inor epel uzten binilo-maleta eskutan duela agertzen den toki orotan.

Jo Carley and The Old Dry Skulls

2024an Mendizabalatik igaroko den beste taldeetako bat da Jo Carley and The Old Dry Skulls. Zuzeneko ikuskizun paregabea eskaintzen duelako egin zen ezagun hirukotea, ikus-entzuleak sorginen eta magia beltzaren garaira eramanez taldearen blues, skiffle, calipso eta rockabilly doinuak eta vodevil ukitu ikaragarria uztartuta.

Ukelele Joe y Sus Hula Shakers

Ukelele Joe & His Hula Shakers Oviedoko taldea da, eta lau kideak ohikoak dira bertako underground eszenan, Bobkat’65, Insano edo The Hormones taldeetan aritu izan dira-eta. Punk rock, garaje eta surf musikak erritmo bizi-biziekin nahasten dituzte, rock and rollaren jarraitzaile guztien gozamenerako.

Les Greene

Les Greene da, zalantzarik gabe, gaur egun entzun dezakegun ahotsik harrigarrienetako bat. 60ko hamarkadako soinuak dakarzkigu gogora, soul, funk eta R&B estiloak nahastuta; ezin duzu galdu Elvis (2022) filmean Little Richarden ahotsa egiteagatik Grammy sarietarako hautagai izendatu zuten artista Mendibazalan ikusteko eta entzuteko aukera.

Old Time Spooks

Old Time Spooks Old Time Spooks hillbilly punk talde bat da, eta honako hauek osatzen dute: Paula Santamaria, Joel Bruna, Luis Carlos Orduz eta Rubén Ortiz. 2022an sortu zen taldea, eta amerikar folkloreko instrumentu tradizionalak erabiliz, hala nola banjoa, gitarra, washboarda eta washtub bassa, beldurrezko eta B serieko pelikuletako istorio klasikoak kontatzen dituzten abesti propioak […]

The Bank Robbers

The Nitemares garaiak gogora ekarriz, Marcos Sendarrubias eta Isaac González berriro elkartu dituen rockabilly proiektua da The Banks Robbers. Rock & roll klasikoa eta ganberroa ekarriko digute ARF24ra, kalitate goreneko ikuskizuna eta generoa eskainita.

Ghalia Volt

Ghalia Volt talentu handiko artista da; blues eta rock estiloekiko grina bere-berezkoa duela sumatzen zaio bere ahots bereizgarriarekin abesten duenean, baita gitarra jotzeko trebetasunean ere. Ghaliak “Let The Demons Out” eta “Mississippi Blend” disko bikainen errepasoa egingo digu 2024ko Azkena Rock Festival jaialdian.