LEGENDARY SHAK SHACKERS Nashvilleko bihotzetik ateratako talde hau EEBBetako undergroundeko banda handienetariko bat da. The Cramps, The Gun Club edo Tom Waits-en eraginak bilduz eta interpretazio goxoa landuz, bere musikak hegoaldeko soinu gotikoa harrapatu egiten du. Zuzeneko boteretsu eta ikaragarria dute, berdin zaie hamar ala hamar mila pertsonen aurrean jotzea. Colonel J.D. Wilkes, taldearen buruak, armonika, letrak zein diseinuaren arduraduna da ere. Eszenatokiaren gainean alaia, zoroa, gogorra, akrobata eta, aldi berean, ikaragarria edo arriskutsua izan daiteke. Rock, blues, country, punk, blues, swing eta hegoaldeko zapore basatia eta bizkorra estilo handiz lantzen dakite.