KITTY, DAISY & LEWIS

kitty

Dirham anaiak 16, 19, eta 21 urteko hiru gazte ingelesak dira, 40 urteetako estetika eta musika maite dutenak: Louis Armstrong, Muddy Waters, Louis Prima, Ray Charles, Louis Jordan… R&B, swing, country eta blues estiloak berritzen jakin izan dute, rockabillya ahaztu gabe. Bere lehenengo diskoa, taldearen izen berekoa, momentu honetako sentsazioa dugu “Going Up The Country” edo “Buggin’ Blues” bezalako abestiei eta ekoizpen ezin hobeari esker. Kontzertuetan, hiru anaiekin batera, bere aita agertzen da pianoa jotzen, itzeleko giroa lortuz. Rock and rollaren etorkizun oparoa erakusten duen talde hau Gasteizera dator.

 


www.kittydaisyandlewis.com