Aurkezpen kontzertua Quique Gonzalezekin eta artista gonbidatuekin Virgen Blanca Enparantzan

virgenblanca

Ekainaren 23an, asteazkena, jaialdia hasi baino egun bat lehenago, aurkezpen kontzertu bat antolatuko da Gasteizko Principal Antzokian Quique Gonzalezekin -bere azken diskoa “Daikiri Blues” aurkezten- eta beste hainbat artista gonbidatuekin. Kontzertu honetarako sarrerak geroago aterako dira salgai. 

Honekin batera, beste hainbat ekitaldi ere izango ditugu Mendizabalako eremutik kanpo: aurreko edizioan bezala, 2010ean Virgen Blanca Enparantzako doaneko kontzertuak izango ditugu ostiral, larunbat eta igande eguerdian. 

Jaialdiaren kartel aurrerapen honekin batera, datorren ostiralean, azaroak 27, salgai jarriko dira Azkena Rock Festivala-ren bonuak, hasierako eskaintza berezi batekin -75€ gehi banaketa gastuak- urtarrilaren 10era arte mantenduko dena. Bonuak Mendizabalako hiru egunetako kontzertu guztiak ikusteko balioko du, ez ordea ekainaren 23ko aurkezpen kontzerturako.