2011ko udazkenean, Azkena Rock Festival-aren 10. urteurrenari buruzko film dokumental bat estreinatuko da, Juanma Bajo Ulloa zinegile gasteiztarrak zuzenduta.
Bajo Ulloak (Gasteiz, 1967) lau film luze ('Alas de mariposa' 1991, 'La madre muerta' 1993, 'Airbag' 1997 eta 'Frágil' 2004), sei kortometrai eta hainbat bideoklip zuzendu ditu. Honekin batera, duela gutxi 'Historia de un grupo de rock' dokumentala, Distrito 14 talde aragoiarrari buruzkoa, sinatu egin du.
Zuzendari gasteiztar honek Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskor bat dauka, bestalde, hiru Goya lortu ditu eta nazioarteko beste hainbat sari, hauen artean Seattle, Montreal, Stockholm, Fantasporto (Portugal) jaialdietakoak eta New Yorkeko Kritikoen Elkartearen saria eskainitakoa.
Baina dokumental hau ez da izango Azkena Rock Festival-eko urteurrenaren ekimen bakarra. Gutxi barru liburu bat prestatuko da jaialdiaren argazki bilduma batekin eta hamarkada osoaren momentu garrantzitsuenekin.
Azkena Rocken antolakuntzatik jaialdiaren zaleei gonbidatzen diegu lehenengo urteetako argazkiak eta bideoak bidaltzera, lana osatzen laguntzeko. Parte hartzen duten guztien artean zozketa berezi bat egingo da: jaialdiaren hamargarren urteurreneko pack bat, merchandising eta bost sarrera VIP + hotela 2010eko ediziorako.