KISS

kiss

70 hamarkadaren hasieran Paul Stanley-k eta Gene Simmons-ek Wicked Lester taldea utzi eta proiektu berri bati ekin zioten Ace Frehley eta Peter Criss-ekin batera. Momentu horretan inork ezin zuen asmatu sorturiko talde berri hori ikono bat bihurtuko zela musikatik harago. Bere abesti zuzenak, rockeroak eta jai-girokoak berehala ezinbestekoak bihurtu ziren eta, erabiltzen zituzten Marveleko super-heroien janzkera eta margoei esker, mitoa handituz joan zen. Gorabehera askoren ondoren, 2008an berpiztu eta mundu mailako bira handi bat prestatu zuten, Kiss Alive/35 World Tour izenekoa, Kobetasonik 2008 jaialditik arrakasta handiz pasa zena. Oraingoan, Gasteizera etorriko dira bere azken disko ikaragarria “Sonic Boom” aurkeztera. Kalitatea gustuko duzuenontzat hemen dator munduko talderik beroena: Kiss.

 


www.kissonline.com