NOLA HELDU VITORIA-GASTEIZERA

Vitoria-Gasteizek garraio azpiegitura bikaina dauka. Errepidez, trenez edo hegazkinez, Espainia eta Europarekin oso ondo lotuta dago.

AUTOBUSAK:

Autobus guztiak Herrandarren kaleko 50 zenbakira ailegatzen dira. Geltokiko telefono zenbakia: 945 25 84 00

Gasteizen lan egiten duten autobus konpainiak: Bilman Bus, Continental Auto, Eurobus, Alegría Hnos., Grupo Alsa-Enatcar, Grupo Arriaga, La Burundesa SA, La Unión, Pesa, Socitransa, Vivaza.

TRENA:

Trena hartu nahi baduzu, RENFEren informazio eta erreserbentzako telefono zenbakia 902 24 02 02 da.
Tren geltokiaren helbidea: Eduardo Dato kalea, 46

HEGAZKINA:

Foronda:

Vitoria-Gasteizko aireportua hiritik bederatzi kilometrora dago. Autoentzako zaintzarik gabeko doako parking-a dauka, baita autobusentzako aparlekua ere. Aireportura ailegatzean, hirira autobusez edo taxian iritsi zaitezke.
Hegaldiei buruzko informazioa jasotzeko: 945 16 35 91 edo www.via-vitoria-airport.com

Loiu (Bilbao):

Loiuko aireportura ailegatzen bazara, Bizkaibus-a hartu dezakezu eta Bilboko Termibus geltokian utziko zaitu. Bertan Vitoria-Gasteizerako autobusa hartu eta ordubete baino gutxiagoan iritsiko zara.
Hegaldiei buruzko informazioa: 905 505 505

TAXI ZERBITZUA

Vitoria-Gasteizko Radio Taxiren telefonoa: 945 27 35 00