Rock and rolleko talde hau 90 hamarkadaren erdialdean sortu zen, Black Sabbath taldearen indarra, jazz musikaren egiturak, Led Zeppelin-en kalitatea eta Allman Brothers-en sentimendua bat eginez, guzti hau doinu klasiko, gordin eta zuzenekin. Aipaturiko hau ezinezkoa izango litzateke beste edonorentzat, baina Gov’t Mule taldeari buruz hitz egiten ari gara. Warren Haynes, azken urteetako guitar-herorik hoberena buru, taldeak merezitako ospea lortu egin du “Gov’t Mule” edo “Life Before Insanity” bezalako diskoei esker eta, batez ere, “Dose” maisu lanari esker. Oraingoan Gov’t Mule ARF-ra bueltatzen dira bere azkenengo diskoa “By a Thread” zuzenean aurkeztera.