EL VEZ

el-vez

Mexikoko Elvis hau lurralde honetan asko maite dugun artista da. Honen froga, urteetan zehar bere espektakulu ezberdinak aurkezteko egin dituen hainbat bira dira, folklorea, rock and rolla, rantxerak eta punk rock musikak biltzen dituztenak. Elvis-en abestien bertsioak Mexikoko soinuekin (“Caliente Amor”, “Burning Love”, “Huarachas Azules”, “Blue Suede Shoes”), Elvis-en eta toreatzaileen janzkeren nahasketa eta publikoarekin komunikatzeko duen gaitasuna dira bere kontzertuak berezi bihurtzen dituzten osagaiak. El Vez-en zuzenekoak jai giroko gauak izaten ohi dira, azkarrak eta zoroak, batzuetan Little Steven-en antza duten mariachiekin eta bere bi Elvettes-ekin lagunduta doazenak eta, bestetan, Memphis Mariachis-ek lagunduta. Bizi beharreko espektakulua.


www.elvez.net