Australia jatorrizko rock basatiaren iturri inportantenetariko bat da, izan ere, AC/DC edo Rose Tatoo bezalako taldeek mugimendu bat sortu egin dute bere gitarra zorrotz eta erritmo biziekin. Eskola honen beste adibide bikaina dugu Airbourne. Honetan ere, AC/DC taldean bezala, bi anai dira ontzia gidatzen dutenak, 0’Keefe anaiak, bere lehenengo diskoarekin, “Runnin Wild” izenekoa, haize freskoa ekarri zutenak rock panoramara. Taldea zuzenean ikusteko aukera izan dutenak bere elektrizitatearen lekuko dira, australiarrek publikoarekin feedback ezin hobea sortzea lortzen baitute. Orain, Azkena Rock jaialdian ikusi ahal izango ditugu bere lan berria “No Guts, No Glory” aurkezten.