THE HOT DOGS

the-hot-dogs

“Nothing But A Bad Day”, taldearen laugarren diskoak –bigarrena  2006ko itzuleraren ostean- itxaropen guztiak gainditu ditu, Urretxukoek “Rock and Roll Army 69” diskoarekin, orain dela hamar urte, irabazitako ospea handituz. Karisma, riff indartsuak, planta gaiztoa eta letra lazgarriak izan dira, oraingoan ere, diskoa osatzen dituzten hamar abesti hauen osagaiak. “Nothing But a Bad Day” orain arte sortu duten lanik hoberena da baina, taldeak zein publikoak dakien bezala, gipuzkoarren lekua taularen gainean dago. Estatuko talde handi eta klasiko baten aurrean gaude.


www.myspace.com/hotdogsarmy