“Love Tatoo”, bere bigarren diskoaren konpasak entzutean, 50 urteetako kultuzko film amerikar eta exotiko baten soinu-bandan murgiltzen gara, Betty Page-en imitatzaile batekin. Baina Imelada May XXI. mendeko irlandar bat da. Bere ahotsak Billy Holliday, Dinah Washington edo Wanda Jackson abeslariak ekartzen dizkigu burura eta bere musikak blues, jazz zein rockabilly hoberena gogorarazten digu, guzti hau egungo estiloarekin baina 50 urteetako aztarnarekin. “Johnny Got a Boom Boom” edo “Big Bad Handsome Man” bezalako abestiak berehalako klasikoak dira, Eddie Cochran, Jerry Lee Lewis zein The Cramps edo swing talde batengandik bezain hurbil daudenak. Zalantzarik gabe, gaur eguneko panorama musikaleko erregina baten aurrean gaude.